top of page

Nor gara?

Gorbeia Gune Turistikoa aipatzen dugunean Gorbeia Parke Naturala eta inguruko herriez ari garela jakin behar da. Gure mendia Araba eta Bizkaiko lurraldeen artean banatuta dago, baina zentzu guztietan, Gorbeia bakarra da.

2010 urtetik hona, Bizkaiko Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea eta Arabako Gorbeialdeko Kuadrilla elkarlanean ari dira zonaldeko turismoa bultzatzeko, hainbat lurraldetako administrazioen arteko lankidetzaren adibidea dena.

Mapari begirada bat botatzen badiogu, bi eskualdetako hainbat udalerrik osatzen dute:

Arratia-Nerbioi (Bizkaia): ARAKALDO, ARANTZAZU, ARTEA, AREATZA, BEDIA, GALDAKAO, OTXANDIO, OROZKO, UBIDE, ZEANURI.

Gorbeialdeko Kuadrilla: ARAMAIO, ARRATZUA-UBARRUNDIA, LEGUTIO, URKABUSTAIZ, ZIGOITIA y ZUIA.

Gorbeialde Landa Garapenerako  Elkartea (Bizkaia)

Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea Arratia-Nerbioi inguruko landa eremuko udalek eta elkarteek osatzen dute.

Bere helburua landa-eremuko herritarrei zerbitzuak ematea eta bizitza-kalitatea hobetzen laguntzea da. Eskualdeko tokiko administrazioan eta landa garapenean parte hartzen duten sektore guztien lankidetza eta parte hartzea bideratzen saiatzen gara, Landa Garapenerako Programak landuz eta gauzatuz.

HARREMANETARAKO DATUAK

Askatasuna kalea 10-1º,  48143 Areatza (Bizkaia)

N.I.F. G48409585

946 31 55 25

www.gorbeialdea.com

Gorbeialdeko Kuadrilla

(Araba)

Kuadrillak lurralde-antolamendurako sistema berezi bat dira, Arabako Lurralde Historikoan bakarrik daudenak. Lurralde-erakunde foralak dira, eta udalerriek osatzen dituzte. Kuadrillen lana da eskualde bakoitzaren interesak kudeatu eta sustatzea, antolakuntza eta baliabide-horniketa egokia izan dezaten.

Gaur egun 7 Kuadrilla daude: Añana, Aiara, Kanpezu-Arabako Mendialdea, Guardia-Arabako Errioxa, Agurain, Gasteiz eta Gorbeialdea (lehen Zuia).

Erakunde honen helburua, berau osatzen duten herrien ongizatea eta garapena zaintzea da, erabilitako baliabideak optimizatzeko asmoz, eta barne hartzen dituen udalerriei eta bertako herritarrei zerbitzu komun bat emateko asmoz.

HARREMANETARAKO DATUAK

Plaza del Ayuntamiento 1, 2º izda, 01130 Murgia (Araba)

N.I.F. P0100389F

945 43 01 67

www.gorbeialdea.eus

Turismo Bulegoak

Murgiako Turismo Bulegoa

Gorbeia inguruetako eskualdea ezagutu nahi duten bidaiari eta turisten erreferentzi puntu da bulegoa, baita beste lekuren batera joateko Murgiatik pasatzen denarentzat ere.​

Ordutegia

Turismo bulegoa martxoaren 24tik azaroaren 5era, abenduko zubia eta gabonetan irekita dago.
Neguko ordutegia: de 9.30etatik 12.30etara eta 15:00etatik 17:00etara. 
Udako eta Aste Santuko ordutegia: 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Abenduko ordutegia: 9.30etatik 13.30etara

Kokapena

Plaza Bea-Murgia s/n 01130 MURGIA 
Teléfono: 945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

www.gorbeialdea.eus

Orozkoko Turismo Bulegoa

Orozko, Bilbotik bisitan zatoztenontzat, Gorbeiako Parke Naturalera sartzeko atea da. Nerbioi ertzetik iritsiko zarete bertara, AP-68a hartuta, Basauri, Ugao eta Arrankudiaga atzean utzi ondoren.

Ordutegia

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) eta aste santua: Astelehenetik igandera, eta jai-egunetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. 

Urtean zehar: Asteartetik eta igande eta jai-egunetan: 10:00etatik 14:00etara. Gainera, ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 19:00etara ere. 
Astelehenetan itxita.

Kokapena

Plaza Zubiaur S/N 48410 OROZKO 
Teléfono: 946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org

www.orozkomuseoa.eus

bottom of page