top of page

GORBEIA EUSKADI. INSTAGRAM ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

XEDEA

Gorbeia Euskadik Instagram bidezko lehen argazki-lehiaketaren deialdia egiten du azaroaren 30etik abenduaren 16ra. Oinarri hauetan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona guztiek parte har dezakete. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta Gorbeia Euskadik hartutako erabaki interpretatzaileei men egitea Dakar.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lehiaketan Instagrameko 18 urtetik gorako erabiltzaileek eta sarearen baldintzak errespetatzen dituztenek parte har dezakete (http:// instagram com/legal/terms/). Gainera, partehartzea balioztatzeko, lehiakidearen profila publikoa izan behar da eta Gorbeia Euskadi, @gorbeia_euskadi, profilaren jarraitzailea izan behar da Instagramen.

 

LEHIAKETAREN INDARRALDIA

2019ko azaroaren 30etik abenduaren 16ko 23:59ra (Euskadiko ordua) partekatzen diren argazki guztiek hartuko dute parte.

 

GAIA ETA FUNTZIONAMENDUA

Gaia honakoa da: Gorbeiako Parke Naturalaren lurralde osoa izango da. Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak aukeratzeko, Instagrameko erabiltzaileek @gorbeia-euskadi profila jarraitu beharko dute derrigorrez, proposatutako gaiari buruzko argazkiak partekatu beharko dute eta #BiziGorbeia hashtag-a jarri beharko dute deskripzioan edo iruzkinetan.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidal ditzake, gaiari lotutakoak beti ere. Ondo etiketatuta izan diren argazkiak bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Gainera, Gorbeia Euskadi ezegoki edo iraingarri irizten dituen argazkiek ez dute parte hartuko.

 

SARIAK

3 sari banatuko dira:

Saria: Ostatu gau bat eta gosaria bi lagunentzat Etxegorri landetxean (Orozko). Aurretik erreserbatu behar da eta beti ostatu libre dagoen bitartean. Bi lagunentzako golf klasea Zuia Golf Klubean. Aurretik erreserbatu behar da eta beti golf klubean lekua dagoen bitartean.

Saria: Ostatu gau bat eta gosaria bi lagunentzat Nagusi hotelan (Murgia). Aurretik erreserbatu behar da eta beti ostatu libre dagoen bitartean. Bi lagunentzako golf klasea Zuia Golf Klubean. Aurretik erreserbatu behar da eta beti golf klubean lekua dagoen bitartean.

Saria: Bi lagunentzako ostatu gaua Lafuente etxean (Lukiano). Aurretik erreserbatu behar da eta beti ostatu libre dagoen bitartean. Pintxo eta potea bi lagunentzat Zuia Plaza Kafean. Gorbeiako bi ezti pote.

Sariak gorako adierazitako enpresek eman dizkigute eta ezin dira dituz trukatu.

 

EPAIMAHAIA ETA SARIDUENEN AUKERAKETA

Epaimahaia pertsona hauek osatuko dute:

-Agustin Otsoa Eribeko Landa Gorbeialdea Kuadrilaren presidentea

-Juan Ignacio Olabarria Azpuru, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearen presidentea

-Gorbeia Euskadiko teknikariak

 

 

Argazki irabazleak aukeratzeko orduan honako irizpideak kontutan hartuko dira: kalitatea, sormena, orijinaltasuna, exekuzio artistikoa eta proposatutako gaiarekin duen lotura. Atsegin dut edota iruzkin asko dituzten argazkiek ez dute irabazteko aukera handiagorik izango.

Sariak eman gabe gera daitezke epaimahaiak horrela erabakiko balu.

 

 

IRABAZLEEI JAKINARAZTEA

Epaimahaiaren erabakia Gorbeia Euskadiko sare sozialetan (Instagram, Facebook eta Twitter) partekatuko da 2019ko abenduaren 22tik Aurrera eta 2019ko abenduaren 29tik baino lehen.

Gorbeia Euskadi irabazleekin kontaktuan jarriko da 2019ko abenduaren 22tik aurrera Instagram bidez, eduki irabazleetan iruzkin bat utziz, mezu pribatua bidaliz edota beraiek egoki iritzitako bidea jarraituz. 48 orduren ostean ezin izan badira harremanetan jarri irabazleekin, Gorbeia Euskadik erantzukizunetatik salbuetsita egongo da, eta beste irabazle bat aukeratu ahal izango da.

 

IZAERA PERTSONALEKO DATU-BABESA

Lehiaketan parte hartzean, erabiltzaileek onartu egiten dute sare honetan argitaratuko diren edukiak  erabiltzaileekin partekatu daitezkeela. Erraztutako datu pertsonalak ez dira inongo fitxategian gordeko eta lehiaketaren parte-hartzea kudeatzeko bakarrik erabiliko dira.

 

IRUDI ESKUBIDEAK

Parte-hartzaile bakoitzak adierazten du lehiaketan aurkeztutako material ororen irudi eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak dituela.

Lehiaketan parte hartzea onartzean Gorbeia Euskadik eskubidea izango du parte-hartzailearen izena, irudia eta argazkiak erabiltzeko, kanpaina honekin erlazionatutako materiala sustatzeko asmoz, eta Gorbeia Euskadik egiten dituen beste kanpainetan ekimen honekin erlazioa ez badu ere, egoki irizten badio.

 

Lehiaketan parte hartzea onartzean Gorbeia Euskadik eskubidea izango du edukiak Gorbeia Euskadiko sare sozialetako argitalpenetan erabiltzeko, egoki irizten badio, betiere argazkiaren egilea adieraziz.

 

ERANTZUKIZUNAK

Gorbeia Euskadi eskubidea du edozein parte-hartze edo partaide kanporatzeko, datuak edo lehiaketa bera manipulatu delako susmoak baldin baditu.

Gorbeia Euskadik ez du inolako erantzukizunik izango Instagramez edo Internetek gaizki funtzionatzen badute edo post elektronikoarekin arazorik balego.

Gorbeia Euskadi ez du inolako erantzukizunik izango, segurtasun-neurriak hartu arren, erabiltzaileek zerbitzuak edota edukiak oker erabiltzearen ondorioz sortutako kalteengatik. Bereziki, ez du inolako erantzukizunik izango egindako edozein jakinarazpenetan hirugarren batek, iruzur eginda, parte-hartzaile baten lekua hartuta egindako kalteengatik.

 

DEBEKUAK

Honako hauek ezin izango dute parte hartu lehiaketan:

-Enpresa sustatzaileko edo lehiaketarekin erlazionatutako enpresa kolaboratzaileetako langileek.

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus 

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

OTXANDIO 

Plaza Nagusia s/n
648 265 246
turismo@otxandio.eus 

(Abierta solo en verano)

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia
euskadi largo 50 estrecho.jpg
bottom of page