Aramaiotik Ibilaldia
Ibarra - Arraga - Arriola - Errotabarri - Ibarra
Tellerixa bidea izen bereko erreka albotik doa tarte batean eta Errotabarri, Arriola eta Arraga auzoak Ibarrarekin lotzen dituen gurdibide zaharretatik ibiltzeko aukera eskaintzen digu.
Atzealdean Arangioko mendilerroaz babestuta gaudelarik, gure ibilaldian Suiza txikiko baserri giroaz eta lasaitasunaz gozatuko dugu non oraindik ere aintzinako arrastoak aurki ditzakegu (baserriak, errotak...).
Aramaioko ekonomia inguruneak eskaintzen dituen errekurtsoen ustiapenari estuki loturik egon da beti. Honen adierazgarri da gaur egunera heldu den toponimia. Izen hauetako askok lanbide zaharrak eta hauei loturiko lantoki eta lanabesak dituzte atzean.
Hau da Tellerixarekin gertatzen dena. Izan ere, paraje honetan ohikoak izan ziren teilak egiteko lantegi txikiak, telleriak edo bertan esan den bezala “Tellerixak”.
ARAMAIO (ARABA)
4,3 KM
Ordu 1
202 m
ZAILTASUN BAXUA
Familientzako
aproposa