top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Legutiotik Ibilbidea

Goikoerrota - Larragoien - Etxepare - Goikoerrota

Legutiotik Aramaiorako errepidea hartu eta Albina urtegiaren seinaleei jarraitu behar zaie. Bidegurutzea, herriko irteeran eskuinaldera aurkitzen da. Bostibaieta ibaia gurutzatu eta, hurrengo bidegurutzean, kotxea utzi behar da, handik ibilbidea oinez egiteko. Hori da ibilbidearen abiapuntua.

Ezkerreko pista hartu, pasabide kanadar batetik pasa eta aurrera segi behar da, hurrengo bidegurutzera arte. Hortik eskuinera hartu behar da, ameztitik doan bide batetik barrena, Legutio hornitzeko ura dagoen deposituetaraino.

 

Hortik, bide nagusitik jarraitu behar da, ia ikusezinak diruditen bideak eskuin-ezker utziz; garai bateko lubakiak dira. Basoan barrena segi behar da, beste bidegurutze batera iritsi arte. Bidegurutze horretan ezkerraldera hartu behar ez den bide bat irteten da, Albertia mendi gailurrera iristen dena.

Bidegurutzetik 100 bat metrotara bide-zidor bat ezkerraldera aurkitzen da eta pare-parean, beste bide-zidor bat irteten da eskuinaldera, Capiren kobazuloraino doana (260 bat metro). Ibilaldiak ezkerreko bide-zidorretik jarraitzen du, amezti gazte bat zeharkatu eta pagadi batekin topo egin arte.

Bide-zidorra bide bihurtzen da aurrerago eta Larragoiengo zelairaino iristen da; panoramika ederrak ikus daitezke hortik.

Zelaian, ezkerrera jiratu behar da, Albertia mendira doan gorako bide bat ezkerrera utzita, eta berriro pagadian sartzen den bideari segi behar zaio, iparralderantz. Hurrengo bidegurutzean ezkerreko bidea utzi eta Etxepare iturrira iristen da. Aipaturiko iturritik aurrera, bide nagusian zehar 425 metro egingo ditugu. Gero, bidea utzi eta ezkerrera hartu behar da, abiapuntua oso nabarmena ez duen beste bide batetik. Bidegurutze honetatik 700 bat metrotara, ezkerretik datorkio beste bide bat.

Ipar-mendebaldera jo eta argigune batera ateratzen da; harrobi zaharberritu bat dago hor. Bidea basoan sartzen da berriro hurrengo bidegurutzera heldu arte, harrobitik 1400 bat metrotara dago eta norabide berdina jarraituko dugu baina eskuineko pistatik.

Albinako urtegia pasa eta bideak ez du galtzerik deposituetarako igoerari ekin diogun bidegurutzera arte, eta hortik, bidea atzera eginez, abiapuntura iritsiko gara.

LEGUTIO (ARABA)

8,2 KM

4 ordu eta 50 min

240 m

ZAILTASUN BAXUA

Ibilbide Luze gehiago

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

bottom of page