Arratzua - Ubarrundiatik Ibilaldia
Arroiabe - Las Balsamicas - Santa Cruz - Arroiabe
Ibilbidea Arroiabeko Plaza Nagusian hasten da. Plazatik irten eta ezkerrera egingo dugu bolatokia bizkarrean uzten dugula, Uritxitia kalea hartuta. Herriaren kanpoaldeko lehen bidegurutzean ezkerreko lursail-bidea hartuko dugu aurrera, soroen artean, mendian sartu arte. Aurrera jarraituz Las Balsamicas izeneko lekuan, aurrera egiten badugu, metro batzuk ibili eta beste bidegurutze bat topatuko dugu, eskuinaldera bi bide utziko ditugu aurrera jarraituz. Gero, berriz ere, bidegurutze batetik pasatuko gara, eta atzean utziko ditugu ezkerraldean bi bide eta eskuinaldean hiru.
Ondoren, ezkerrerako bide bat utzi eta bigarren bidexka hartuko dugu, hau ere ezkerrera. Aska baten ondotik pasatuko gara eta handik ikusgai izango dugu, Noryeste Ureztatzaileen Elkarteko presa. Ezkerrera egiten duen bidezidor bat utzi eta aurrerago eskuinera beste bat gehien nabaritzen den bidexka hartuaz, langadun itxitura batera iritsi arte; itxitura mugarri batez seinaleztatutako Gasteizko mugan dago. Bidexkak presa-ingurutik gora datorren bidearekin bat egiten du; 138 metrora utziko duguna, jaisten hasten denean eta eskuineko bidezidorra hartuko dugu, Santa Cruz Gainera gora egiten duena.
Erpin geodesikoari bizkarra eman eta Zuhatzako uhartera begira, zuhaitz artean bidexka maldatsu batetik behera egingo dugu. Bidexka horrek Langara-Ganboako errepidera doan bidera eramango gaitu. Errepide hori gurutzatu eta Ullibarri-Gamboa urtegiko Ibilbide Berdean sartuko gara, eskuinera uzten den itxitura batera iritsi arte. Eskuinaldetik zurezko ate bat pasa eta errepide zaharretik jarraituko dugu Aldayeta Klub Nautikoraino. Aipatutako instalazioetarako bidea hartuko dugu, berriz ere, Langara-Ganboara doan errepidera heldu arte, Ibilbide Berdearekin bat eginik berriro ere.
Gero, 80 bat metro egin ondoren, eskuineko bidean sartuko gara. Hesia pasa bezain pronto bide hori utzi eta ezkerrera biratuko dugu, 900 metro eginez, errepidearekiko paralelo doan bidexkan. Orduan, bidexka bukatzen denean, errepidea gurutzatu eta ezkerrerako beste bide bat hartuko dugu, GR 38aren lotura inguruko zabor-legarrezko pistara arte; handik, ”Las Balsamicas” bezala ezagutzen den lekutik, herrira bueltatuko gara.
ARRATZUA UBARRUNDIA (ARABA)
9,1 KM
5 ordu eta 10 min
600 m
ZAILTASUN ERTAINA