Letonatik Ibilaldia
Letona - San Victor - La Llana - Armikelo - Zarandona - Letona
Ibilaldia Letonako San Bitor kalean hasten da. Aurrerago, igotzen hasten den bide batean bihurtzen da. Bidea bitan zatitzen da, eta eskuinekoa hartuko dugu, San Bitor baselizaraino.
San Bitor otalurrean M-10 mugarria dago eta hortik, baselizara doan bidexka bat eta bi bide irteten dira. Ezkerrekoa hartu behar da, albo bietara geratzen diren bideak atzean utzi eta La Llana delakora iritsi arte. Han, eskuinerako bidezidor bat hartu behar da; bidezidorra ehiza-esparruaren seinalea (VI-10178 / LA LLANA 1) daukan zuhaitz handi baten oinean hasten da.
San Bitor baselizatik, ibilbideak mugarrien ildoa jarraitzen du: aurrena, Zaitegi Letonarekin banatzen duen mugarriarena, gero Zuiarekin, eta azkenik, Gasteizekin banatzen duenarena. Gailurrean ibilbidea 3. mugarritik igarotzen da (Zaitegi-Letona). Zarauben, 2. mugarritik gertu, bidezidorrak bide batekin egiten du topo; bide hori ezkerraldera hartuko dugu, gora, zelaigune batera arte. Hango punturik altuena Armikeloko postontziak markatzen du. Honen ondotik pasatzen den bidea hartu eta eskuinerantz eta pixka bat atzerantz jarraituko dugu, Armikelo igotzean eskuinera geratu zen ganaduarentzako itxitura bilatzeko.
Itxituraren ezkerraldetik paraleloan doan bidexkatik jaitsi behar da muino bateraino. Mendi-lepotik ezkerrera egingo dugu, alanbre-hesia igaro gabe eta honen ezkerretik. Aurrerago hiru bide jaiotzen dira, eta eskuinekoa hartu behar da. Bide hori bitan banatzen da: edozein har dezakegu, aurrerago bat egiten baitute. Bideak behera egiten du larre baten sarrerara arte; han ezkerreko bidea hartuko dugu, larrea inguratzeko. Zarandona izeneko bideak errekaren ildoa jarraitzen du. Erreka gurutzatzen duen batean, Apodakatik datorren GR 25ari lotzen zaio. Hala, GRko markek hasierako puntura eramango gaituzte.
LETONA, ZIGOITIA (ARABA)
9,3 KM
2 ordu eta 55 min
307 m
ZAILTASUN ERTAINA